Nafarroako Gobernuak 150.000 euroko dirulaguntza deialdia onartu du gaurko bilkuran, hurrenez hurren kamioiak eta autobusak maneiatzeko gaitzen duten C eta D gidabaimenak lortzeko prestakuntza ikastaroak egiten laguntzeko. Foru Gobernuak 900 eurorainoko laguntzak ematea aurreikusi du, egindako prestakuntzaren eta lortu nahi den baimen motaren arabera.
Zehazki, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 700 eurokoa izango da C, C1, D eta D1 baimenak lortzeko prestakuntzaren kasuan, eta 900 eurokoa C1+E, C+E, D1+E eta D+E baimenen kasuan. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 15ean hasiko da, eta urriaren 15ean amaituko, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren. Hala ere, diruz lagundu daitekeen epea 2025eko urriaren 15etik 2026ko urriaren 15era artekoa izango da.
Salgaiak eta bidaiariak garraiatzeko Gaitasun Profesionalaren Ziurtagiria lortzeko 2021etik ematen diren laguntzei gehitu behar zaizkie laguntza horiek.