Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

KONTUZ, takografoa nahitaezkoa izango da nazioarteko garraioa egiten duten ibilgailu arinentzat ere.

2020ko uztailaren 31n argitaratu zen EBAOn Mugikortasun Paketea izenekoa, hiru erregelamenduk eta zuzentarau batek osatua. Horietako batean, zehazki 561/2006 Erregelamendua eta 165/2014 Erregelamendua aldatzen dituen 2020/1054 EB Erregelamenduan, lehen artikuluan jasotzen da nazioarteko garraioa egiten duten 2,5 Tn eta 3,5 Tn arteko MMA ibilgailuek ere bigarren belaunaldiko takografo adimenduna erabili behar dutela aurtengo uztailaren 1etik aurrera. GUITRANSen baloratzen ari gara gure kolaboratzaile IFTren eskutik ikastaro bat antolatzea, haren erabilerari buruzko prestakuntza teorikoa eta praktikoa, eta neurriak eragiten dien profesionalei zuzendua. Prestakuntza horretan parte hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Elkartearekin (943-316707, ex. 2).