Buletin honetan jakinarazi dugun bezala, EAEn zabalik dago 2026ko Adimen Artifizialerako Laguntza Programa, industria-enpresan eta lotutako zerbitzuetan, besteak beste, salgaiak errepidez garraiatzen dituzten enpresetan, ETEen lehiakortasunean eragin zuzena duten prozesuetan, produktuetan eta kudeaketa-ereduetan teknologia horiek integratzen laguntzeko, haien eraginkortasuna eta gaitasun teknologikoa hobetuz.
SPRIk tutoretza bizkorreko saio bat antolatu du, eta bertan, eraldaketa digitaleko taldeak programaren ikuspegi estrategikoa, deialdiaren berrikuntza nagusiak eta diruz lagun daitekeen etorkizuneko jarduketaren xede den proiektuaren egokitzapena zorroztasunez baloratzeko funtsezko irizpideak partekatuko ditu. Izapidetzearen funtsezko alderdiak ere jorratuko dira, bai eta proposamena kaudimenez egituratzeko zer elementu aurreratzea komeni den ere, estrategiatik hasi eta ezarpeneraino.
2026ko maiatzaren 6a | 12:00etatik 13:00etara | online.