2020ko uztailaren 31n argitaratu zen EBAOn Mugikortasun Paketea izenekoa, hiru erregelamenduk eta zuzentarau batek osatua. Horietako batean, zehazki 561/2006 Erregelamendua eta 165/2014 Erregelamendua aldatzen dituen 2020/1054 EB Erregelamenduan, lehen artikuluan jasotzen da nazioarteko garraioa egiten duten 2,5 Tn eta 3,5 Tn arteko MMA ibilgailuek ere bigarren belaunaldiko takografo adimenduna erabili behar dutela aurtengo uztailaren 1etik aurrera.
Ekainaren 6an, larunbata, GUITRANSeko Prestakuntza Gelan datorren uztailean indarrean dagoen araudiaren eraginpean dauden gidariei zuzendutako ikastaro bat emango da. Bertan takografo aparatuaren funtzionamendua eta erabiltzeak dakartzan betebeharrak azalduko dira. Bazkide autonomoentzat ikastaroa doakoa izango da, eta enpresa elkartuetako soldatapeko ikasle gidariek prestakuntza-kuotarekin hobariak eman ahal izango dizkiote ikastaroari.
Data: ekainak 6, larunbata.
Ordutegia: 8: 30etatik 14:30etara.
Lekua: GUITRANS.
Prestakuntza ematen duen erakundea: Profieco-IFT.
Prestakuntza horretan parte hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Elkartearekin (943-316707, ex. 2).