Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Txanda-kontraturako laguntzen deialdi berria 2026rako

Maiatzaren 4ko EHAAn argitaratu da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusiaren 2026ko apirilaren 23ko Ebazpena, zeinaren bidez txanda-kontratuko programarako dirulaguntzen 2026ko ekitaldirako deialdia argitaratzen baita. Deialdi honen xede diren dirulaguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 1.350.000 eurokoak dira guztira; horietatik 810.000 euro 2026ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 540.000 euro 2027rako konpromiso-kredituari, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren aurrekontuko 32110-Enplegua programan aurreikusitakoari (PEP 4106/2601).

Programa honen bidez honako jarduera hauek finantzatzen dira:
1. – Diruz lagunduko dira lanaldi osoko eta mugagabeko txanda-kontratuak, edo iraupen jakinekoak, baldin eta kasu horretan
mugagabea, amaitzen denean edo lehenago.
2. – Dirulaguntza jaso ahal izateko, errelebista gisa kontratatutako pertsonak jaso beharreko urteko ordainsari gordinak indarrean dagoen Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS) izan behar du gutxienez.
3. – Txanda-kontratuak baldintza hauek betetzen dituzten pertsonekin sinatu behar dira:
3.1. – 30 urtetik beherakoak edo 45 urtetik gorakoak izatea.
3.2. – Honako egoera hauetakoren batean egotea:
3.2.a. – Kontratua hasi aurreko egunean langabezian egotea, dagokion enplegu-zerbitzu publikoan izena emanda eta alta emanda.
3.2.b. – Enpresarekin iraupen jakineko kontratu bat hitzartuta izatea. Kasu horretan, enpresak, txanda-kontratuaz gain, beste kontratu gehigarri bat egin beharko du, errelebo-hartzailearen aldez aurreko aldi baterako kontratua amaitzeko falta den denboraren baliokidea, gutxienez, hilabetez. Kontratazio gehigarria honako egoera hauetakoren batean dagoen pertsona batekin egingo da:
– 45 urtetik gorako edo 30 urtetik beherako pertsona batekin, kontratua hasi aurreko egunean langabezian, dagokion enplegu-zerbitzu publikoan izena emanda eta alta emanda dagoena.
– 30 urtetik beherako pertsona batekin, enpresa berean urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 11. artikuluan araututako edozein prestakuntza-kontratu modalitateko kontratua hitzartuta duena (abenduaren 28ko 32/2021 Errege Lege Dekretuak, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duenak, lan-erreformarako, enpleguaren egonkortasuna bermatzeko eta lan-merkatua eraldatzeko premiazko neurriei buruzkoak, lehen artikuluan aldatu zuen), edo 1543/2011 Errege Dekretuan araututako lanekoak ez diren praktikaldiak garatzen dituena, kontratazioan haren ondorengotza ahalbidetzeko.
3.2.c. – 30 urtetik beherakoa izanik, enpresa berean urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 11. artikuluan araututako edozein prestakuntza-kontratu motarekin hitzartuta edukitzea, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 28ko 32/2021 Errege Lege Dekretuaren lehen artikuluak aldatuta, edo enpresetan lanekoak ez diren praktikak arautzen dituen urriaren 31ko 1543/2011 Errege Dekretuan araututako lanekoak ez diren praktikaldiak garatzea, eta txanda-hartzaile izatera igarotzea kontratu horren indarraldian edo lanekoak ez diren praktiketan, edo amaitu eta hurrengo egunean.

4. – Enpresan erretiro partzialen ondorioz enpresan jardunean dauden langileekin egiten diren txanda-kontratuak estaltzeko prozedurari buruzko aldez aurreko akordioak daudenean, 3.1. paragrafoan aurreikusitako adin-baldintzak betetzen ez dituzten pertsonekin sinatutako txanda-kontratuak diruz lagundu ahal izango dira, betiere errelebo-hartzailearen aurretiko aldi baterako kontratua amaitzeko falta den gutxieneko denbora adinako kontratazio gehigarria egiten bada, gutxienez 3 hilabeteko iraupenarekin, eta honako baldintzaren bat betetzen duen pertsona batekin:
a) 30 urtetik beherakoa edo 45 urtetik gorakoa izatea eta, kontratua hasi aurreko egunean, langabezian, inskribatuta eta altan egotea
dagokion enplegua.
b) Enpresa berean Errege Dekretuaren 11. artikuluan araututako edozein motatako prestakuntza-kontratua amaitzen duen 30 urtetik beherako pertsona izatea.
2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, abenduaren 28ko 32/2021 Errege Lege Dekretuaren lehen artikuluak aldatua (32/2021 Errege Lege Dekretua, abenduaren 28koa, Lan Erreformarako eta
enpleguaren egonkortasuna eta lan-merkatuaren eraldaketa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena, edo enpresetan lanekoak ez diren praktikak arautzen dituen urriaren 31ko 1543/2011 Errege Dekretuan araututako lanekoak ez diren praktikaldiak garatzen dituena.

Dirulaguntzen zenbatekoa
Txanda-hartzailearen kontratazioak 8.400 euroko dirulaguntza jasoko du. Kopuru hori % 10 igoko da erreleboa hartzen duen pertsona emakumea bada.

Eskabideak aurkezteko epea eta nahitaezko dokumentazioa
1. – Dirulaguntzen eskabideak aurkezteko epea honako hau izango da:

a) Deialdi hau EHAAn argitaratu aurretik hasitako kontratuak: hiru hilabete, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
b) Deialdia EHAAn argitaratu ondoren edo egun berean hasitako kontratuak: hiru hilabete, txanda-kontratua hasten den egunetik zenbatzen hasita.

Edonola ere, eskabideak aurkezteko azken eguna 2026ko urriaren 20a izango da.