Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Prebentzio jarduketa berriak Isuskitzako tunelean (AP-1) eta Lasarte-Oriako zubibidean (AP-8/N-I)

Isuskitzako tunelean (AP-1, Leintz Gatzaga) ebakuazio-galeriak birgaituko dira tunelaren segurtasun-baldintzak indartzeko, eta Lasarte-Orian, berriz, zubibidearen bao baten gainean jardungo da, haren egonkortasuna bermatzeko eta haren balio-bizitza luzatzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, nolabaiteko iraupena duten obrak dira, bereziki Lasarte-Oriaren kasuan.

Isuskitzako tunela birgaitzea

Isuskitzako tuneleko ebakuazio-galeriak birgaitzeko lanak egiteko epea bederatzi hilabetekoa da. Obrak bi hodietan trafikoa irekita dagoela egingo dira, baina eragin puntualak izango dira, batez ere Gasteizko noranzkoko galtzadan.

Lasarte-Oriako biaduktua konpontzea

Jarduketak 24 asteko epea du gauzatzeko. Konpontzeko, galtzadaren erdialdean jardun beharko da, eta, horretarako, lotunea erabat itxi beharko da obrak egiten diren bitartean. Obrak urteko azken hiruhilekoan hastea aurreikusi da.

Trafikoari eragindako kalteak
Bidezubiaren galtzadaren erdialdean jardun behar denez, aurreikusita dago bidezubia erabat itxi behar izatea obrak irauten duen 24 asteetan. Ildo horretan, Bidegik aldi baterako trafikoa desbideratuko du. Hala, hiru ibilbide alternatibo aurreikusi dira:
– GI-11 errepidetik GI-20 errepidera iritsiko gara, eta Donostiako saihesbidea hartuko dugu. Pasaiara eta Errenteriara iristeko, AP-8arekin bat egingo dugu Oiartzunen (AP-8aren trazadura zaharra).
– GI-11 errepidetik GI-20 errepidera sartu eta 9B irteera erabiliko dugu GI-40 errepidean sartzeko Martuteneko biribilguneraino. Ondoren, GI-41 eta A-15 errepideetara iritsiko gara eta Urumeako lotunea erabiliko dugu AP-8ra itzultzeko.
– Lasarte-Orian N-1 errepideko 0 irteera hartu eta GI-2132 errepidean sartu ondoren, Errekalde auzotik Hernanirako noranzkoan jarraitu. Handik, A-15 errepidea hartu ahal izango da, eta, ondoren, AP-8 autobidean sartu, 167. irteeratik.
Gainera, unean-unean, zirkulazioa eten egin beharko da kaltetutako baoaren beheko galtzadan, habearen kanpoko aldean metalezko indargarriak altxatzerakoan. Mozketa horiek gauez edo asteburuan egingo dira, GI-11 errepidea zeharkatzen duen bidezubiaren beheko bideko zirkulazioa murrizteko.