Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 6an, Enpresak Hobetzen dirulaguntza programaren 2026. urteko deialdia argitaratu zen. Programa horren oinarri arautzaileak 2025eko apirilaren 10eko aldizkarian argitaratu ziren, eta hiru laguntza-ildoren inguruan egituratzen da. Horietatik bi nabarmentzen ditugu: Enpresetan merkataritza-estrategiak hobetu eta ezartzea eta enpresetan kudeaketa ekonomiko-finantzarioa hobetzea. Dirulaguntza emateko prozedura norgehiagokakoa izango da. Jarraian, dirulaguntzen bi ildoak laburbiltzen dira:
Enpresetan merkataritza-estrategiak hobetzea eta ezartzea.
Erakunde onuradunak
• Gipuzkoan jarduera-zentro bat izatea.
• 5 langile edo gehiago izatea, eta 50 langile baino gutxiago, enpresa txiki edo ETE izaera dutenak, EBko erregelamenduetan adierazitakoaren arabera.
• Salbuespen gisa, eta ebazpen-proposamenak aurrekontua agortzen ez badu, enpresa handienak hartuko dira erakunde onuraduntzat.
Dirulaguntzaren xede diren jarduketak
• Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta enpresaren errentagarritasuna hobetzera bideratutako proiektuak eta jarduerak, honako gai hauetakoren bat jorratzen dutenak:
o Kudeaketa ekonomikoko sistematika bat diseinatzea eta ezartzea, kostuak hobeto ezagutu eta kontrolatzeko, marjinen jarraipena egiteko eta produktu/zerbitzu motaren araberako errentagarritasuna izateko.
o Kostuak egozteko irizpideak eta produktu bakoitzeko aplikatutako tarifak aztertzea eta berrikustea.
o Finantza-plana egitea.
o Balantzeei eta emaitza-kontuei buruzko informazioa aztertzea eta interpretatzea, baita enpresaren kaudimen-, likidezia-, zorpetze- eta abar-indizeei buruzkoa ere.
o Diruzaintzaren kudeaketa hobetzera bideratutako ekintzak definitzea eta abian jartzea.
o Kobrantzak eta ordainketak kudeatzea.
o Banku- eta finantzaketa-politika.
o Finantza-arriskuaren kontrola.
o Zorraren finantzaketa eta birfinantzaketa.
o Finantza-plana egitea.
o Informazio ekonomiko-finantzarioa duten aginte-taulak ezartzea, enpresaren jardueraren eta helburuen lorpenaren kontrol eta jarraipen hobea egiteko eta erabaki eraginkorrak errazteko.
Era berean, kudeaketa ekonomiko-finantzarioa hobetzen laguntzen duen beste edozein ekintza ere finantzatu ahal izango da.
Enpresa bakoitzak ezin izango du proiektu bat baino gehiago aurkeztu.
• Ez dira diruz laguntzeko moduko ekintzatzat hartuko:
o Plangintza- eta kudeaketa-pakete informatikoak (ERP, CRM eta abar) inplementatzeko proiektuak.
o Prestakuntza-ekintzetan parte hartzea dakarten proiektuak.
Dirulaguntzaren ehunekoa eta gehieneko zenbatekoak
• Diruz lagundu daitezkeen gastuak:
o Aholkularitza eta laguntza teknikoko gastuak.
o Barneko langileen gastuak. Gastu horiek ez dute gaindituko proiektuan diruz lagun daitezkeen guztizko gastuen % 25.
o BEZa eta 300 eurotik beherako gastuak ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko.
• Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoak:
o Aholkularitza-gastuei dagozkien diruz lagundu daitezkeen kostuen % 75eraino.
o Barne-langileen gastuei dagozkien diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50era arte.
o Ez dira 20.000 eurotik gorakoak izango proiektu eta/edo jarduera bakoitzeko.
Bete beharreko epeak
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 24an amaituko da, 13:00etan.
Gauzatzeko epea laguntza-eskaera aurkezten denetik 2027ko maiatzaren 31ra artekoa izango da.
Justifikatzeko epea 2027ko ekainaren 30ean amaitzen da.
Enpresetako kudeaketa ekonomiko-finantzarioa hobetzea.
Erakunde onuradunak
• Gipuzkoan jarduera-zentro bat izatea.
• 10 langile edo gehiago izatea, eta 75 langile baino gutxiago, enpresa txiki edo ETE izaera dutenak, EBko erregelamenduetan adierazitakoaren arabera.
• Salbuespen gisa, eta ebazpen-proposamenak aurrekontua agortzen ez badu, enpresa handienak hartuko dira erakunde onuraduntzat.
Dirulaguntzaren xede diren jarduketak
• Helburu hauek dituzten proiektuak eta jarduerak:
o Produktuen merkaturatzea hobetzea.
o Merkataritza-prozesuan hobekuntzak identifikatzea eta inplementatzea.
o Helburuko bezeroaren ezagutza hobetzera bideratutako metodologiak inplementatzea.
o Xede-bezeroak identifikatzea eta segmentatzea.
o Egungo bezeroak mantentzea eta leialtzea erraztuko duten estrategiak eta metodologiak definitzea eta inplementatzea.
o Dibertsifikazioa eta bezero berriak erakartzea erraztuko duten estrategiak eta metodologiak definitzea eta ezartzea.
o Merkatu-azterketak garatzea, egungo edo etorkizuneko produktuetarako merkatu potentzial berriak identifikatzeko.
o Merkatu berrietan sartzea erraztuko duten estrategiak definitzea eta ezartzea.
o Sustapen-kanal berriak identifikatzea eta ezartzea.
o Merkataritza-plana eta marketin-plana garatzea eta ezartzea.
o Salmentako eta marketin digitaleko estrategiak garatzea.
o Online posizionamendu-estrategiak garatzea.
edo enpresaren merkataritza-prozesuak hobetzen laguntzen duen beste edozein ekintza.
Aurkeztutako proiektuek identifikatutako hobekuntza-neurri eta/edo -ekintza batzuen inplementazioa jaso beharko dute, baita aurreikusitako emaitzen eta eraginen jarraipena eta ebaluazioa ere, inplementatu beharreko estrategia eta ekintzen bidez.
Enpresa bakoitzak ezin izango du proiektu bat baino gehiago aurkeztu.
• Ez dira diruz laguntzeko moduko ekintzatzat hartuko:
o Plangintza- eta kudeaketa-pakete informatikoak (ERP, CRM eta abar) inplementatzeko proiektuak.
o Web-orrien garapena, publizitate-kanpainak, katalogoak, azoketara joateko gastuak…
o Prestakuntza-ekintzetan parte hartzea dakarten proiektuak.
Dirulaguntzaren ehunekoa eta gehieneko zenbatekoak
• Diruz lagundu daitezkeen gastuak:
o Aholkularitza eta laguntza teknikoko gastuak. Gastu horiek, gutxienez, proiektuan diruz lagundu daitezkeen guztizko gastuen % 50 izango dira.
o Barneko langileen gastuak. Gastu horiek ez dute gaindituko proiektuan diruz lagun daitezkeen guztizko gastuen % 25.
o Kanpoko zerbitzuak kontratatzeko beste gastu batzuk, proiektuaren garapenari zuzenean lotuak.
o BEZa eta 300 eurotik beherako gastuak ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko.
• Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoak:
o Aholkularitza-gastuei dagozkien diruz lagundu daitezkeen kostuen % 75eraino.
o Barne-langileen gastuei dagozkien diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50era arte.
o Kanpoko zerbitzuak kontratatzeko bestelako gastuei dagozkien diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50era arte.
o Ez dira 20.000 eurotik gorakoak izango proiektu eta/edo jarduera bakoitzeko.
Bete beharreko epeak
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 24an amaituko da, 13:00etan.
Gauzatzeko epea laguntza-eskaera aurkezten denetik 2027ko maiatzaren 31ra artekoa izango da.
Justifikatzeko epea 2027ko ekainaren 30ean amaitzen da.
Zalantzak eta kontsultak: Ekonomi Sustapen Zerbitzua
• Kudeaketa teknikoa: 943 112252
• Administrazio-kudeaketa: 943 113770
• sustapena.lehiakortasuna@gipuzkoa.eus