
Itzulia Women 2026 lasterketa ostiral honetan, maiatzaren 15ean, hasiko da, Zarautzen, eta, Euskadiko errepideak zeharkatuko dituzten hiru etaparen ondoren, igandean, maiatzaren 17an, amaituko da, Donostian.
Eusko Jaurlaritzak koordinatuko du txirrindularitza-probaren segurtasunerako eta laguntzarako dispositiboa. Bertan, Ertzaintzako agenteek (Trafikoko lurralde-unitateek, Brigada Mugikorrak, Zaintza eta Erreskate Unitateak eta ertzain-etxeetako agenteek) eta eragindako udalerrietako udaltzaingoek hartuko dute parte. Guztira, 350 ertzain eta 65 udaltzain inguruk hartuko dute parte.
TRAFIKOAN ERAGINAK
MAIATZAK 15, OSTIRALA. 1. ETAPA: ZARAUTZ – ZARAUTZ
Lehenengo etapa, Zarautzen hasi (10:16 inguruan) eta amaitzen dena (13:40 inguruan), honako herri hauetatik igaroko da: Zarautz, Getaria, Zumaia, Deba, Mutriku, Azkoitia, Azpeitia, Urrestilla, Beizama, Bidania, Errezil, Aizarza, Getaria eta Zarautz.
Trafiko-etenek 30 minutu inguru iraungo dute, eta zirkulazioa bere onera itzuliko da bandera berdeekin identifikatutako Ertzaintzaren motozikleta igarotzean.
Eragin handienak honako puntu hauetan izango dira:
N-634 errepidean, Zarautz eta GI-638ko bidegurutzearen artean, 09:45etik aurrera.
GI-638 errepidean, GI-3230ko bidegurutzearen artean, 10:30etik aurrera.
GI-3230 errepidean, Mutriku eta N-634 artean, 10:30etik aurrera.
N-634 errepidean, Kalbarioko bidegurutzearen eta GI-2634 artean, 10:45etik aurrera.
GI-2634 errepidean, Azkarate mendatearen hasieraren eta Azkoitiaren artean, 10:50etik aurrera.
AP-8 autobidean, Elgoibarko ordainlekuan, 10:50etik 11:40ra.
GI-631 errepidean, Azpeitia eta GI-2635 artean, 11:00etatik aurrera.
GI-2635 errepidean, Azpeitia eta Beizamako bidegurutzearen artean, 11:15etik aurrera.
GI-3720 errepidean, Beizama eta GI-2634 artean, 11:20tik aurrera.
GI-2634 errepidean, Bidaniako mendatearen eta Aizarnako bidegurutzearen artean, 11:40tik aurrera.
GI-3730 errepidean, GI-2634ko eta GI-2633ko bidegurutzeen artean, 10:00etatik aurrera.
GI-2633 errepidean, Garate mendatetik Getariaraino, 12:25etik aurrera.
N-634 errepidean, Getaria eta Zarautz artean, 12:30etik aurrera.
MAIATZAK 16, LARUNBATA. 2. ETAPA: ABADIÑO – ZORNOTZA
Bigarren etapa, Abadiñon hasi (09:41 inguruan) eta Zornotzan amaitzen dena (13:42 inguruan), honako herri hauetatik igaroko da: Abadiño, Markina-Xemein, Lekeitio, Ispaster-Elexalde, Ea, Zelaieta, Kortezubi, Gernika-Lumo, Sukarrieta, Mundaka, Bermeo, Bakio, Mungia eta Zornotza.
Trafiko-etenek 30 minutu inguru iraungo dute, eta zirkulazioa bere onera itzuliko da bandera berdeekin identifikatutako Ertzaintzaren motozikleta igarotzean.
Eragin handienak honako puntu hauetan izango dira:
AP-8 autobidean, Abadiñoko ordainlekuan, 09:10etik 09:50era.
N-634 errepidean, Abadiñoko irteeraren eta BI-633ko bidegurutzearen artean, 09:10etik aurrera.
BI-633 errepidean, N-634ko bidegurutzearen eta BI-2405ko bidegurutzearen artean, 09:10etik aurrera.
BI-2405 errepidean, BI-633ko bidegurutzearen eta BI-3218ko Lekeitioko bidegurutzearen artean, 09:50etik aurrera.
BI-3218 errepidean, BI-2405ko Lekeitioko bidegurutzearen eta BI-3238 artean, 10:10etik aurrera.
BI-3238 errepidean, BI-3218ko Ispasterreko bidegurutzearen eta BI-3234 (Ibarrangelun) artean, 10:10etik aurrera.
BI-3234 errepidean, BI-3238ko Ibarrangeluko bidegurutzearen eta Zelaietako BI-2238 artean, 10:30etik aurrera.
BI-2238 errepidean, BI-3234 eta BI-3215 arteko bidegurutzean, Gernika-Lumon, 10:50etik aurrera.
BI-3215 errepidean, BI-2238ko Gernika-Lumoko bidegurutzearen eta Bermeoko BI-3101 artean, 11:00etatik aurrera.
BI-3101 errepidean, BI-3215ko Bermeoko bidegurutzearen eta BI-631ko bidegurutzearen artean, 11:20tik aurrera.
BI-631 errepidean, BI-3101ko bidegurutzearen eta Mungiako BI-2121 artean, 11:45etik aurrera.
BI-2121 errepidean, Morgako gainaren eta BI-635 artean, 11:50etik aurrera.
BI-635 errepidean, Muxikako bidegurutzearen eta N-634 artean, 12:30etik aurrera.
N-634 errepidean, 90. eta 92. kilometroen artean, 12:45etik aurrera.
AP-8an, Zornotzako ordainlekuan, 12:45etik 13:30era.
MAIATZAK 17, IGANDEA. 3. ETAPA: DONOSTIA – DONOSTIA
Hirugarren etapa, Donostian hasi (10:23 inguruan) eta amaitzen dena (13:40 inguruan), honako herri hauetatik igaroko da: Donostia, Hernani, Astigarraga, Oiartzun, Errenteria, Lezo, Hondarribia, Irun, Usurbil, Aginaga, Orio eta Igeldo.
Trafiko-etenek 30 minutu inguru iraungo dute, eta zirkulazioa bere onera itzuliko da bandera berdeekin identifikatutako Ertzaintzaren motozikleta igarotzean.
Etapa honek bat egingo duenez Pasaia Itsas Festibala 2026 jaialdiaren ospakizunarekin, ibilgailu eta pertsona asko biltzea aurreikusten da Lezo eta Pasaia inguruan. Hori dela eta, Hondarribitik Jaizkibelerako igoera etengo da 09:00etatik aurrera. Guadalupeko santutegirako sarbidea 10:45ak arte egongo da baimenduta; une horretatik aurrera, bidea itxita egongo da trafikoarentzat. Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da.
Eragin handienak honako puntu hauetan izango dira:
GI-21 errepidean, Aiete eta Añorgako tunelen artean, 09:50etik aurrera.
GI-2132 errepidean, Añorga eta Sorgintxulo artean, 10:05etik aurrera.
GI-2132 errepidean, Astigarraga eta Ugaldetxo artean, 10:15etik aurrera.
GI-2134 errepidean, Oiartzun eta Irungo Bentak artean, 10:30etik aurrera.
GI-636 errepidean, Irun eta Lintxirin arteko bidegurutzean, 10:35etik aurrera.
GI-2132 errepidean, Lartzabal eta Errenteria arteko bidegurutzean, 10:45etik aurrera.
GI-3440 errepidean, Altamira, Lezo, Jaizkibel eta Hondarribiko biribilgunearen artean, 10:30etik aurrera.
GI-638 errepidean, Hondarribiko aireportuaren inguruan, 11:20tik aurrera.
GI-2134 errepidean, Irungo Bentak eta Errenteria artean, 11:30etik aurrera.
GI-636 errepidean, Altamirako biribilgunearen eta Kaputxinoetako biribilgunearen artean, 11:40tik aurrera.
GI-21 errepidean, Aieteko tunelen eta N-634 artean, 12:00etatik aurrera.
N-634 errepidean, 0,0 kp eta Orio artean, 12:10etik aurrera.
AP-8 autobidean, Orioko ordainlekuan, 12:25etik 13:15era.
BI-623 errepidean, N-634 eta Otxandio artean, 14:20tik aurrera.
Donostiako hiriko zirkulazioan eraginak izango dira irteeran, 09:50 inguruan, txirrindulak berriz igarotzerakoan, 11:50ean gutxi gorabehera, eta helmugara iristean, 12:50ean.
GOMENDIOAK
Eusko Jaurlaritzak herritarrei dei egiten die garraio publikoa erabil dezaten, eta, gidatu behar izanez gero, ordezko ibilbideak erabil ditzaten, denboraz ibil daitezen eta agenteen jarraibideak bete ditzaten.
Era berean, errepideen egoera kontsultatzea gomendatzen du 011 telefono-zenbakian, www.trafikoa.euskadi.eus webgunean edo X sare sozialeko @TrafikoaEJGV kontuan.