Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Erabateko etena AP-15 autobidean Andoaingo lotunetik Berastegiraino datorren asteburuan


Foru Aldundiak asteburu honetan amaituko ditu Belabietako tunelaren (Donostiarako norabidean) birgaitze integralerako eta segurtasuna egokitzeko lanak, eta, horrela, amaitutzat emango ditu Gipuzkoako zatiko A-15eko lau tunelak birgaitzeko lanak. Bidearen azken mozketa osoa egingo da, behin-behineko seinaleak kentzeko, bypassa desmuntatzeko eta azpiegitura behin betiko egokitzeko, erabat ireki dadin.

MOZKETA OSOA, BI NORANZKOETAN, maiatzaren 22ko 22:00etatik maiatzaren 24ko 24:00etara, 141 eta 156 kilometroen artean.

Andoainerako noranzkoan, Berastegiko lotunean egingo da mozketa, 141. kilometroan.
Iruñerako noranzkoan, Soravillako lotunean moztuko da, 156. kilometroan.
DESBIDERATZEAK:

N-I
Tokiko helmugetarako bakarrik:
GI-2130 (Tolosa-Leitza)
GI-2135 (Tolosa-Lekunberri)
Desbideratzeak seinaleztatuta egongo dira.
IBILGAILU ASTUNAK: debekatuta dago GI-2130 errepidetik igarotzea, eta N-I errepidea erabili beharko da.