Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

DIWASS: 2026/05/21etik aurrera aldez aurretik jakinarazi beharreko hondakinak nazioartean lekualdatzeko sistema digitala

Hondakinak lekualdatzeko Europako erregelamendu berria (2024ko apirilaren 11ko 2024/1157 (EB) Erregelamendua) 2026ko maiatzaren 21ean sartuko da indarrean, eta ia osorik aplikatuko da, testuaren 85. eta 86. artikuluetan jasotako zenbait xedapenetan izan ezik. Erregelamendu horren 27. artikuluak ezartzen duenez, aldez aurreko jakinarazpena behar duten hondakinen (IA eta IB eranskinak) eta informazio orokorra behar duten hondakinen (VII. eranskina) nazioarteko lekualdaketei buruzko informazioa eta dokumentuak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu eta trukatuko dira. Horrek esan nahi du garraiolariek operadore gisa erregistratu behar dutela Europako sisteman, eta tokiko ingurumen-agintaritzari balidazioa eskatu behar diotela, kasu honetan, Eusko Jaurlaritzari (Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna Saila, not-tfs@euskadi.eus).

Espainia jatorrizko, helmugako edo igarotzako herrialdea den hondakinen lekualdaketa guztiak, aldez aurreko jakinarazpena behar dutenak, bide telematikoz aurkeztu beharko dira, VII. eranskineko lekualdaketak izan ezik, paperean kudeatzen jarraitu ahal izango baitira 2027/01/01era arte. Hala ere, VII. eranskinerako luzamendu hori gorabehera, VII. eranskin berria argitaratu da, eta 2027/01/01era arte bete beharko da.

Europako Batzordeak DIWASS (Digital Waste Shipment System edo hondakinak lekualdatzeko sistema digitala) izeneko sistema garatu du informazioa eta dokumentazioa elektronikoki aurkezteko eta trukatzeko.

Sistema berri hau 2026ko maiatzaren 21etik aurrera jarriko da martxan.

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren webgunerako esteka honetan kontsulta hauei erantzuten zaie:

Zer lekualdaketa daude erasanda?
Noiz hasi beharko da DIWAS erabiltzen?
Nork erabili behar du DIWASS?
Nola erregistratu DIWASS erabiltzen hasteko?
Nor da operadoreen edo kokalekuen erregistroaren ardura duen administrazioa?
Zein da lekualdaketa-espedienteen informazioa baimentzeko/bidaltzeko agintaritza eskuduna?
Mugaz gaindiko hondakinen nazioarteko lekualdatzeei buruzko kontsulten postontzia eta DIWASS: SANTE-TRACES@ec.europa.eu

DIWASSen erabilerarekin lotutako zalantzetarako:

Postontzia: bzn-diwass@miteco.es
Telefonoa: 913538395. Telefono bidezko arretaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9: 00etatik 14:00etara.