Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Erkidegotik kanpoko gidari batek, bere herrialdeko gidabaimena Espainian gidatzeko baliozkoa den sei hilabeteko epean, C gidabaimena trukatzeko azterketa egin eta gainditzen ez badu, baliozkotasuna galtzen al du bere jatorrizko gidabaimenak sei hilabete horietan?

Ez, eta beste herrialde bateko gidabaimenarekin jarrai dezake sei hilabetez. Errepide eta Trenbide bidezko Garraioaren Zuzendaritza Nagusiak argitu duenez, titularrak Espainian bizi dela egiaztatzen duenetik sei hilabeteko epea igaro ez bada, nahiz eta 2. taldeko (profesionalak) gidabaimenak trukatzeko ezarritako  probetara aurkeztu eta gainditu ez, hirugarren herrialde bateko gidabaimena erabiltzen jarraitu ahal izango du. Sei hilabeteko epea igaro ondoren, atzerriko gidabaimenak ez du baliorik izango, eta Espainiako gidabaimen bat lortu beharko du, gaidabaimen trukea edo azterketaren bitartez.