Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Datorren abuztuaren 12ko eguzki eklipseak EAEko errepideetan zirkulatzeko debeku berri bat dakarkigu

Uztailaren 10eko EBOn eta EHAAn argitaratu da Trafikoko zuzendariaren uztailaren 1eko 5/2026 Ebazpena, 2026ko abuztuaren 12an izango den eguzki-eklipse osoa dela-eta Euskal Autonomia Erkidegoan trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzen dituena.

Egun horretan, 00:00etatik 24:00etara, ezingo dute EAE osoan zirkulatu  7.500 kg-tik gora (BGM) duten ibilgailuak edo ibilgailu taldeak  murrizketa horretatik salbuetsita egongo dira autobusak eta Euskal Autonomia Erkidegoan 2026an trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzen dituen Trafikoko zuzendariaren 2026ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren III. eranskinean eta IV. eranskinean jasotako ibilgailuak eta autobusak.

Salbuespen gisa, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak zirkulatzeko baimena eman ahal izango die ebazpen honetan ezarritako murrizketen eraginpean dauden ibilgailuei. Neurri hori salbuespenez emango da, zirkulazioa garatzen ari den baldintzen arabera, eta, ondorioz, Ertzaintzari dagozkion jarraibideak emango zaizkio. Neurri hori Trafiko Zuzendaritzaren webgunean argitaratuko da, eta garraiolarien elkarte nagusiei edo baliokideei jakinaraziko zaie.

Ikusi esteka honetan GUITRANSek, Asetrabik eta Arabako Garraio Elkarteak igorritako komunikatu bateratua.