Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Zuzeneko laguntzak ordaintzeko baldintzak ezartzen dituzten foru-aginduak argitaratu ondoren, Gipuzkoako Ogasuna oraindik ez da hasi ordainketak egiten

Uztailaren 30eko (osteguna) GAOn 307/2026 Foru Agindua argitaratu da eta BAOn 425/2026 Foru Agindua. Bi foru-agindu horiek egokitu egiten dute Estatuak emandako araua, garraio-ibilgailuek kontsumitutako gasolioaren prezioa ordaintzeko ezohiko eta aldi baterako laguntzari buruzko egokitzapenak eta zehaztapenak ezartzen dituena. Egokitutako agindua uztailaren 4ko BOEn argitaratutako HAC/674/2026 da, eta horren berri eman genuen bere garaian (emandako informazioa atzitu).

FENADISMERek jakinarazi duenez, Zerga Agentzia martxoaren 22tik ekainaren 30era lurralde komunean egindako kontsumoen 20 cc-ko/litroko ordainketak egiten ari da.

Gipuzkoan oraindik ez da hasi ordainketa prozesua, eta Gipuzkoako Ogasuneko arduradunekin hitz eginda, gutxienez hamar egun itxaron behar dira ordainketak egiten hasteko. Atzerapen horrek kalte larria eragiten die garraio-enpresei, hilabeteak baitaramatzate gainkostu handia jasaten, eta egoera prekarioan jartzen ditu.