Gasolio profesionalaren onuradun diren enpresek, gainera, zuzeneko laguntzak eskatu badituzte gasolio profesionaleanbarne ez daudenibilgailuentzat, erantzukizunpeko adierazpen bat egin beharko dute, adieraziz jasotako laguntza osoak ez duela gainditzen jasandako gainkostuaren % 70. Erantzukizunpeko adierazpenean, zuzeneko laguntza eskatzen zaien ibilgailuen gasolio- edo gas-kontsumoa baino ez da adierazi behar; ez da kalkulua aurkeztu behar, baina bai egin behar da, eta 10 urtez gorde behar dira hori egiaztatzen duten fakturak eta dokumentuak.
Nola kalkulatu gainkostua?
1.- 2026/03/01etik erantzukizunpeko adierazpena aurkezten den egunera arte kontsumitutako litro guztiak biderkatzea
-
- x 1,1059 €/ l. (gatazkaren aurreko erreferentzia-prezioa).gasolio profesionalean badago
- x 1,1549 €/ l. (gatazkaren aurreko erreferentzia-prezioa) ibilgailua gasolio profesionalari atxikita ez badago.
- GNLren kasuan, erreferentziako prezioa 0,9238 €/ kg da.eta GNC berriz 1,0084 €/kg.
- Horrek Irango gatazka hasi aurretik 01/03tik kontsumitutako gasolioaren edo gasaren kostua ematen digu.
2.- Kalkulatu astean zenbat litro kontsumitu diren martxoaren 1etik erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu arte, bereizita gasolio profesionalaren eraginpean dauden ibilgailuak eta ez daudenak.
3.- Asteko litroak Garraio Ministerioak argitaratutako asteko batez besteko prezio ofizialarekin biderkatzea. Ikusi prezioak esteka honetan. eta ikusi hemen GNL-GNC prezioen hlabeteroko informeak.
-
- Gasolio profesionalrsn fsufrn ibilgailuak BEZik gabeko eta gasolio profesionalik gabeko PSPa.
- BEZik gabeko PSPa gasolio profesionalean egon ezin duten ibilgailuek..
4.- Astero lortutako kopuru guztiak batu. Horrek kontsumitutako gasolioaren benetako kostua ematen digu (prezio ofizialekin)
5.-Benetako kostutik (4. puntua) gatazka hasi aurreko kostua kendu (1. puntua). = GAINKOSTUA.
Gasolio profesionalaren 20 cc + zuzeneko laguntza kontuan hartuta emandako laguntzak ezin du gainditu GAINKOSTUAREN % 70. Erantzukizunpeko aitorpena 2026/12/31ra arte aurkez daiteke.