Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Zuzenean zerbitzuak aurretiko hitzordurik gabe ematen du arreta abuztuan, 8:00etatik 11:00etara, eta irailetik aurrera ordutegia luzatuko da

Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean herritarrentzako arretarako bulegoetan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, aldez aurreko hitzordurik gabe artatuko dira, abuztutik aurrera, 8: 00etatik 11:00etara. Irailean sistema horri eutsiko zaio, eta aurretiko hitzordurik gabeko arreta arratsaldez luzatuko da, 15:00etatik 17:30era. Horrela, zerbitzuaren erabilgarritasuna indartuko da, goizez zein arratsaldez.

Nola eskatu aurretiko hitzordua

Aurretiko hitzordua Euskadi.eus webgunearen bidez edo 945 01 90 00 telefono-zenbakira deituta eska daiteke.