Gipuzkoako Ogasunak Eibarren duen Herritarren Arretarako Bulegoa irailaren 1ean jarriko da berriro Arragueta kaleko 2. zenbakian, bere instalazioetan egindako eraberritze eta hobekuntza lanak amaitu ondoren.
Obrak egin bitartean, aurrez aurreko arreta Bittor Sarasketa kalera lekualdatu da aldi baterako. Datorren astelehenetik aurrera, hilak 1, herritarrei arreta emango zaie Arragueta kaleko bulegoan, ohiko ordutegian, 8: 30etik 14:00etara.
Jarduera honekin, Gipuzkoako Ogasunak aurrez aurreko arretarako instalazioak hobetu ditu eta ohiko kokalekua berreskuratu du, Eibarko eta inguruko herritarrek izapideak eta kontsultak egin ahal izan ditzaten.
Eibarko bulegoa Gipuzkoako Ogasunaren herritarren arretarako zazpi bulegoen sarean dago: Bergara, Eibar, Azpeitia, Tolosa, Donostia (Errotaburu eta Okendo) eta Irun.