Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Afekzioak Aritzeta eta Oiartzungo gasolindegietan greba dela-eta

Bidegik jakinarazten du abuztuaren 28tik, ostiraletik, 22:00etatik, abuztuaren 30era, igandera, 22:00etara afekzioak sortu daitezkeela Aritzeta eta Oiartzungo gasolindegietan, bertako langileen greba deialdia dela eta.
Bi gasolindegi horietako greba deialdiak abuztu amaierako itzulera operazioarekin kointzidituko du. Egun horietan trafiko handia espero da, batez ere, Behobiako norabidean, oporren amaiera eta nazioarteko trafikoa direla-eta. Horiek horrela, Bidegik trafiko kopuruaren handitzeari aurre egiteko prestatuta duen ezohiko planari egoera berezi honek sor ditzakeen afekzioak erantsi dizkio.
Hortaz, bidearen kudeaketaz arduratzen diren taldeek zaintza berezia egingo dute, Trafiko departamentuarekin elkarlanean, seinaleztapena lehenetsiz. Era berean, autobidearen kartel eta paneletan informazioa jarriko da gidariei egoeraz ohartarazteko.

AP-8an, Hernanin (22,000 pkn) eta Itziarren (54,700 pkn), eta AP-1ean Arrasaten (129,000 pkn, Eibarko norabidean) eta Eskoriatzan (121,500 pkn, Gasteizko norabidean) atsedena hartzeko zein gasolina hartzeko zerbitzuguneak daudela.