Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Gidari-eskasia dago, baina kamioi-gidariaren okupazioa ez da sartzen oraindik Estaldura Zaileko Okupazioen Katalogoan

Betetzeko Zailak diren Okupazioen Katalogoa Enplegu Zerbitzu Publikoak egiten duen zerrenda bat da. Bertan, betetzeko bereziki zailak diren lanpostu  guztiak jasotzen dira, eta horien bidez, Espainian aldi baterako bizilekua izateko eta lan egiteko baimena lor daiteke. Deigarria da katalogo honetan ez egotea, inongo autonomia-erkidegotan, salgaiak errepidez garraiatzeko ibilgailu-gidariaren okupaziorik. Azken katalogoan ere, irailaren 2ko BOEn argitaratutakoan, ez dago halakorik urteko hirugarren hiruhileko honetarako. Kamioi-gidarien eskasia larria izan arren, okupazio hori ez da zerrendan agertzen, aurreko hiruhilekoetan bezala. Agertzen dira, ordea, kamioiko garabiko gidari-operadoreen, garabi finkoko gidari-operadoreen eta, garabi mugikorreko gidari-operadoreen okupazioak.

2006ko lehen hiruhilekoaren eta 2008ko hirugarrenaren artean bai zegoen sartuta gidari profesionalaren lanbidea, garai hartakoak baino askoz okerragoak direla gaur datuak ikusita, berriro sartu beharko litzateke. Horregatik, ez da ulertzen Lan Ministerioak arazoaren larritasuna kontuan ez hartzea eta berriro sartzea ez onartzea. Ulertezina.