N-I errepideko lanak direla eta, GFAk hurrengo afekzioak egongo direla komunikatzen digu:
- Lanak 435.035 eta 435.465 km-en artean (Ibarran)
- Lanak hasiko dira ostiralean, irailaren 4ko 21:00etatik irailaren 6ko 21:00etara.
- Ostiral gaua eta Larunbata egunean zehar:
-
- MOZKETA OSOA Gasteizko norantzan.
- By-passa egongo da.
- Gasteiztik Tolosara sartzeko edo Tolosatik Gasteizko aldera irteteko, Tolosako hegoaldeko sarrera-irteera erabili beharko da.
- Larunbat gaua eta Igandea egunean zehar:
-
- MOZKETA OSOA Donostiako norantzan.
- By-passa egongo da.
- Donostia aldetik Tolosara sartzeko edo Tolosatik Donostia aldera irteteko, Tolosako iparraldeko sarrera-irteera erabili beharko da.
Informazio gehiago: 011 telefonoan, @trafikoaEJGV eta www.trafikoa.euskadi.eus