Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

MerkaLan 2026, Lanbideren Enplegu eta Prestakuntza Azokaren zazpigarren edizioa

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak MerkaLan Enplegu eta Prestakuntza Azokaren VII. edizioa antolatu du. Azoka hori aurrez aurre egingo da 2026ko azaroaren 18an, Bilbao Exhibition Centreko Konbentzio Zentroan, eta modu birtualean, azaroaren 17tik 19ra bitartean. Plataforma birtualerako sarbidea laster egongo da eskuragarri MerkaLanen webgunean

Zazpigarren edizio honetan, MerkaLan eta Enpleguari buruzko IX. Kongresua — Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak antolatua — enpleguaren eta adimen artifizialaren inguruan mintzatuko dira.

Jardunaldi presentziala azaroaren 18an izango da, 10:00etatik 17:30era, Bilbao Exhibition Centren (Konbentzio Zentroa, Luxua aretoa, 3. maila), eta azaroaren 17tik 19ra, 10:00etatik 18:00etara, online modalitatean parte hartu ahal izango da plataforma birtualaren bidez.

Aurrez aurreko jardunaldian, bertaratutako pertsonek harreman zuzena izan ahal izango dute enpresekin eta prestakuntza-zentroekin, eta, horrez gain, enplegagarritasuna hobetzeko diseinatutako jarduera eta tailer praktikoen programa zabal batean parte hartu ahal izango dute, bai eta lan bila dabiltzanei eta talentua errekrutatzen duten enpresei lagundu ere.

Era berean, garrantzi handia izango du enpresa eta entitateen standetara bideratutako guneak, non bertaratzen diren pertsonek beren CVa utzi, lan-eskaintzak ezagutu eta elkarrizketak zuzenean hitzartzeko aukera izango duten. MerkaLanen edizio honetan Euskadi osoko 110 enpresa eta erakundek hartuko dute parte.

Informazio gehiago.