Adierazi zutenez, Gipuzkoako Foru Ogasuna 20 cc-ko aparteko hobaria ordaintzen hasi da gasolio profesionalean erroldatutako ibilgailuek martxoaren 22tik ekainaren 30era kontsumitutako litroengatik.
Foru Ogasunaren webgunerako esteka honetan, gasolio profesionalaren itzulketak kontsultatzeko atal espezifiko bat dago. Horren bidez, aitortutako litroak eta itzulitako zenbatekoak egiazta daitezke. Beharrezkoa da sinadura digitalarekin sartzea.
GUITRANSeko kide bazara eta aldi horretan itzulitako kontsumoak eta kopuruak ez bazaizkizu egokitzen, jakinarazi Elkarteari (943-316707, luz. 5, guitrans@guitrans.eus)