Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Segurtasuneko kontseilariaren titulua lortu eta berritzeko azterketak: onartuen behin-betiko zerrenda argitaratu da

Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailaren web orrian argitaratu da Segurtasuneko kontseilarien azterketetarako onartuen behin betiko zerrenda, alegazioak aurkezteko epea amaitu ondoren. Gogorarazten da segurtasun-kontseilarien azterketa guztiak, bai lortzekoak bai berritzekoak, azaroaren 25ean (asteartea) egingo direla, Gasteizko UNEDen (Pedro Asua kalea, z/g), 09:00etatik aurrera. Behin betiko zerrendara sartzeko, sakatu esteka hau.