Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

MOEVEko gasolindegietako langileek beste hiru greba egun deitu dituzte

Lehenengoa urriaren 27ko 22:00etatik urriaren 29ko 22:00etara izango da. Bigarrena, azaroaren 23ko 22:00etan hasiko da, eta azaroaren 25eko 22:00ak arte luzatuko da. Azkenik, hirugarrena abenduaren 21eko 22:00etan hasiko da, eta abenduaren 23ko 22:00etan amaituko da.

Langileek hainbat hilabete daramatzate enpresaren barne ituna negoziatzen eta langileen lan baldintzak duintzeko konpainiak “aurrerapen nahikorik egin ez duela ikusita”, langileek hiru greba ziklo burutu dituzte uztailetik irailera.

Kaltetutako zerbitzuguneak, besteak beste, honako hauek dira:

  • AP-8: Oiartzun (8.3 kp), bi noranzkoetan.
  • N-1: Lasarte (kp 450.6), Villabona (kp 443).
  • N-634: Zumaia (kp 29.7)
  • GI-20: Aritzeta (k 13.5) bi noranzkoetan.
  • Andoain: Aranaztegi hiribidea 16.
  • Irun: Avda Elizatzo 64
  • Donostia: Paseo Dr. Begiristain 75.
  • Bergara: Tellería kalea 17.