Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

EAEko Segurtasun Kontseilariaren azterketak 2026: azterketen data eta onartuen behin-behineko zerrenda

Segurtasun kontseilarien azterketetarako onartuen behin-behineko zerrendak argitaratu dira Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailaren webgunean. Kontsulta egiteko “ebazpena eta baliabideak“ atalera jo behar da. Erreklamazioa jartzeko epea urriaren 19tik 30era izango da, sanciones2-trans@euskadi.eus posta elektronikoaren bidez.

Azterketak azaroaren 19an (osteguna) egingo dira Gasteizko UNEDen (Pedro Asua kalea, 2), 09:00etatik aurrera.