Aurkeztu berri den 2026-2027 Neguko Bidezaintza Plana azaroaren 1ean hasiko da martxan, eta apirilaren 30era arte iraungo du. Operatiboak, Nafarroako bide-sarearen segurtasuna eta funtzionaltasuna bermatzeko diseinatuak, baliabide teknikoez eta giza baliabideez gain, 45 silo izango ditu sareko gune estrategikoetan, eta 13 biltegi, errepideak zaintzeko zentroetan. Nafarroako Gobernuak baliabide horiek ditu Foru Komunitatean dauden zortzi kontserbazio-zentroetan, eta horiei emakida-erregimenean ustiatutako bideetan (AP-15, Nafarroako autobidea; A-12, Bideko autobia; eta A-21, Pirinioetako autobia) eskura dauden baliabideak gehitzen zaizkie, baita AP-68 autobidea, Ebroko autobidea, duela gutxi sartu dena ere, Nafarroako errepide-sareari 3.957 kilometrorekin erantzuteko.
Herri Lan Sailak gatza eta gatzuna banatu ditu dagoeneko A-12, A-21, AP-15 eta AP-68 autobien biltegi eta siloetan, bai errepideen kontserbazio-zentroetan, bai emakidadunetan, elurraren eta izotzaren aurrean erabiltzeko. Urgarriak biltegiratzeko edukiera 19.740 tonatik gorakoa da, eta denborale zehatzetatik eratorritako beharretara egokitzen da, betiere baliabidearen gutxieneko eskuragarritasunari eutsiz.