Urriaren 22ko GAOn argitaratu dira C1, C1+E, C, C+E, D1, D1+E, D edo D+E kategorietako gidabaimenak izan behar dituzten ibilgailuak bide publikoetatik gidatzeko behar den hasierako kualifikazioa egiaztatzen duen lanbide-gaitasunaren ziurtagiria lortzeko probak egiteko 2027ko deialdiak, Gidarien Erregelamendu Orokorrean zehaztutakoak. 2026an lanbide-gaitasunaren ziurtagiria lortzeko 6 proba egingo dira, honako egutegi honen arabera:
- Lehenengo deialdia: 2027ko urtarrilaren 29an.
- Bigarren deialdia: 2027ko martxoaren 19an.
- Hirugarren deialdia: 2027ko maiatzaren 28an.
- Laugarren deialdia: 2027ko uztailaren 16an.
- Bosgarren deialdia: 2027ko irailaren 24an.
- Seigarren deialdia: 2027ko azaroaren 26an.
2027. urtean egin beharreko probetarako eskabideak aurkezteko epea honako hau izango da:
- Urtarrila: 2026ko abenduaren 7tik 2027ko urtarrilaren 7ra.
- Martxoa: 2027ko urtarrilaren 24tik otsailaren 24ra.
- Maiatza: 2027ko apirilaren 5etik maiatzaren 5era.
- Uztaila: 2027ko maiatzaren 23tik ekainaren 23ra.
- Iraila: 2027ko abuztuaren 1etik irailaren 1era.
- Azaroa: 2027ko urriaren 3tik azaroaren 3ra.
Nafarroako Foru Komunitatean eta Bizkaian egin beharreko proben datak jasotzen dituzten egutegiak ere dagozkien aldizkari ofizialetan argitaratu dira.