Azterketa teknikoan akats larri gisa sailkatutako akatsen bat atzematen bada, azterketa teknikoaren emaitza kontrakoa da, eta ibilgailua bide publikoetatik zirkulatzeko gaitasunik gabe uzten da, salbu eta tailerrera eramateko edo, hala badagokio, bere egoera erregularizatzeko eta azterketa berria egiteko IAT estazio batera itzultzeko, gehienez ere bi hilabeteko epean, kontrako lehen azterketa teknikoa egiten denetik zenbatzen hasita (Ibilgailuen azterketa teknikoa arautzen duen urriaren 23ko 920/2017 Errege Dekretuaren 9. eta 11. artikuluak).