Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Aste honetan Somporteko tunelaren mantentze-lanak

Joan den astelehenetik, hilak 16, eta datorren ostiralera arte, hilak 20, 22:00etatik 6: 00etara, Espainiako N-330 errepidea eta Frantziako RN-1134 errepidea lotzen dituen tunela itxi dute bi noranzkoetan.

Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Ministerioak kontserbazio- eta mantentze-lanak egingo ditu Somporteko tunelean. Tunel horrek Canfranc udalerriko N-330 errepidea eta Pirinioetan zeharreko RN-1134 errepide frantsesa lotzen ditu.

Horregatik, Frantziako agintariekin koordinatuta, eta langileen eta erabiltzaileen segurtasuna bermatze aldera, tunela moztuko da zirkulazioaren bi noranzkoetan, joan den astelehenetik azaroaren 20ra, ostirala, gaueko ordutegian (22:00etatik 06:00etara).

Zehazki, N-330 errepideko 666,2 km-tik 672,4 km-ra eta Frantziako RN-1134 errepideko 118,8 km-tik 115,2 km-ra bitarteko tarteetan izango dute eragina mozketek. Ibilbide alternatibo bat ezarri da, N-330A errepidetik behar bezala seinaleztatua, Somport mendatetik barrena.