Azaroaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofizialean azaroaren 18ko 1013/2026 Errege Dekretua argitaratu da, 2027rako lanbide arteko gutxieneko soldata ezartzen duena. Horren bidez, lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoa % 5,3 igotzen da 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta soldata hori PFEZn zergak ordaintzetik salbuetsita geratzen da. LGS Aztertzeko Aholku Batzordearen txostena (azaroaren 3an aurkeztu zen) aintzat hartu ondoren eta gizarte-eragileei nahitaezko kontsulta egin ondoren proposatu da igoera.
Zenbateko espezifikoak
Hauek izango dira LGSak 2027. urtean izango dituen zenbatekoak:
- Hileko LGS: 1.286 euro.
- Urteko LGS: 18.004 euro.
- Eguneko LGS: 42,87 euro.
- Iraupen mugatuko kontratua duten pertsonentzako LGSa: 60,88 euro jardueraren legezko lanaldi bakoitzeko.
- Etxeko langileen LGS: 10,06 euro benetan lan egindako ordu bakoitzeko.