Abenduaren 20ko 18/2021 Legeak (2021/12/21eko BOE) ezarri zuen gehienez urtebeteko epean, legea indarrean sartzen denetik zenbatzen hasita, hau da, 2023ko martxoaren 21a baino lehen, sistema telematiko bat jarriko zela martxan, garraio-enpresek jakin dezaten gidariek gidatzeko legezko baldintzak betetzen dituzten ala ez. Sistema hori 2025eko martxoaren 3tik dago martxan DGTren webgunean. Kontsulta egin ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira:
Kontsulta egiten ari den pertsonak enpresaren ordezkaria edo haren izenean baimendutako pertsona bat izan beharko du.
Kontsulta egiten den enpresak garraio-enpresa gisa erregistratuta egon behar du, hau da, garraio-baimenak indarrean izan behar ditu.
Kontsulta egiten zaion langileak enpresako langilea izan behar du, eta enpresak soldatapeko gidari profesional gisa erregistratua izan behar du Gizarte Segurantzan (E edo F kategoria).
Kontsulta-izapidea doakoa da, eta beharrezkoa da ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa edo Cl@ve kredentzialak izatea zerbitzuan sartzeko. Horrez gain, kontsulta egin nahi zaien gidariaren edo gidarien AIZ/IFZ jakin behar da.
Sarbidea langileen gidabaimenaren edo gidalizentziaren mantentzeari edo galerari buruzko datuei dagokienez bakarrik dago mugatuta; hau da, kontsultaren bidez jakin daiteke ea une horretan gidaria gidatzeko gaituta dagoen.