Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Bermerik ba al dago ibilgailu bat partikularren artean saltzean?

Partikularren arteko eragiketetan ez da kontsumo-araudia aplikatzen. Saltzaile pribatuak ez du inolako bermerik eskaintzeko legezko betebeharrik, eta ezkutuko akatsen aurrean baino ez du erantzungo, Kode Zibilean ezarritakoaren arabera, froga-zamarekin, betiere eroslearen gain. 1484. artikuluak eta hurrengoek arautzen dute saltzaileak «ezkutuko akatsak» direlakoen aurrean duen erantzukizuna. Erosleak 6 hilabeteko epea du ezkutuko akatsa aurkitzen duenetik saltzaile partikularraren aurka legezko akzioak egikaritzeko.