919/2010 Errege Dekretuak indargabetu egin zituen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren (1211/1990 ED) 174. eta 175. artikuluak, jarduera gauzatzeko baimena izateko betebeharra ezartzen zutenak. Indargabetze hori 2010/08/6an sartu zen indarrean. Horrela, gidaririk gabeko ibilgailua alokatzeko erabiliko den ibilgailu bat matrikulatzeko ez da beharrezkoa Garraio Sailak emandako baimenik aurkeztea.
Ibilgailua gidaririk gabe alokatzen duen enpresak alta emanda egon behar du 840-an (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga), 8559. epigrafean.
Ez nahastu errentariak ibilgailuari MDP edo MDL garraio-baimena jartzeko izango duen betebeharrarekin.