Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Autonomo batek izan al dezake bera ez den garraio-kudeatzailerik?

Bai, bere kudeatzailea bera izan daiteke, edo garraio-kudeatzaile bat kontratatuta izan dezake. Nolanahi ere, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean alta emanda egon beharko du lanaldi osoan, administrazio-buruei eta lantegikoei dagokien taldean, LGAEko 113. artikuluan ezarritakoaren arabera. Kudeatzailea autonomoarekin bizi den ezkontidea edo bigarren mailarainoko ahaidea bada, alta emanda egon daiteke autonomo laguntzaile gisa, Erregimen Orokorrean egon beharrean.

2019/02/21ean LGAEren aldaketa indarrean jarri aurretik pertsona fisiko bati gaikuntza-titulua ematen zion kudeatzaileak horretan jarraitu ahal izango du lanaldi osoan egon gabe, betiere dagokion Gizarte Segurantzako Erregimenean alta emanda badago (70/2019 Errege Dekretuaren laugarren xedapen iragankorra).