Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

HERBEHEREAK: “vrachtwagenheffing” sistema berria, 2026/07/01etik aurrera 3,5 tonatik gorako BGMko ibilgailuentzako bidesariak ordaintzeko

2026ko Garraioaren Eskuliburuan adierazi bezala, uztailaren 1etik aurrera, Herbehereetan sartzen diren N2 eta N3 kategorietako kamioi guztiek OBU unitate operatibo bat izan beharko dute. Araudia betetzeko, garraiolariek honako hauek egin behar dituzte:
.- Herbehereetan kamioientzako bidesaria onartzen duen hornitzaile batekin kontratua izatea.
.- Herbehereetan funtzionatzen duen OBU unitate bat erabiltzea.
.- OBUa matrikula-zenbaki zuzenarekin lotzea.
.- OBUa uneoro piztuta eduki behar da gidatzean.
.- Matxurarik izanez gero, berehala jakinaraziko zaio zerbitzu-hornitzaileari, eta hiru orduko epean funtzionamenduan dagoen OBU bat emateko eskatuko zaio.
Esteka honetan, homologatutako OBU hornitzaileen zerrenda ikus dezakezu.

Salbuespena A24 autobidean (Blankenburgeko lotura)

Autobide hori ez dago kamioientzako kilometrokako bidesari-sistema nazionalean (Vrachtwagenheffing), baizik eta bidesari elektronikoko sistema independente eta espezifiko bat erabiltzen du hura igarotzen duten ibilgailu guztientzat, e-TOL izenekoa. A24 Blankenburg tartearen erregistroa edo ordainketa atari ofizialaren bidez egin daiteke: https://www.e-tol.nl/en