Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2027ko lan-egutegia onartu du

Gobernu Kontseiluak Euskadirako 2027ko lan-egutegia onartu du ekainaren 9ko bilkuran. 2027an, martxoaren 19ko jaieguna urriaren 7ra aldatzen da, Euskadiko lehen Gobernua eratu zeneko 90. urteurrenera.

Euskadin, 2027an, lan-egutegiak hamabi jaiegun izango ditu:

Urtarrilaren 1a (Urteberri eguna).
Urtarrilaren 6a (Erregeak).
Martxoaren 25a (Ostegun Santua).
Martxoak 26 (Ostiral Santua).
Martxoak 29 (Pazko astelehena).
Maiatzaren 1a (Lanaren Eguna).
Urriaren 7a (Euskadiko lehen Gobernuaren urteurrena).
Urriak 12 (Jai Nazionala).
Azaroak 1 (Santu guztiak).
Abenduaren 6a (Konstituzio Eguna).
Abenduaren 8a (Sortzez Garbia).
Abenduak 25 (Gabonak).
Jardunaldi horiei beste bi jaiegun gehitu behar zaizkie, udalei dagozkienak, eta hilabeteko epea izango dute proposamenak egiteko, dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik kontatzen hasita.